Tokiko garapenean gizarte ekonomia sustatzeko praktika onei buruzko webinarra

30 martxoa, 2021 | Kategoriarik gabe

Apirilaren 15ean egingo da gizarte-ekonomiari eta tokiko garapenari buruzko jardunaldia, EGESek (Gizarte Ekonomiako Euskal Sarea) eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) antolatuta.

Tokian tokiko gizarte-ekonomiako jardunbide egokiei buruzko ikerketa aurkeztuko da, eta esperientzia horietako batzuk azalduko dira arlo hauetan: ekintzailetza, enplegu inklusiboa, lankidetza publiko-kooperatiboa eta enpresen berreskuratzea.

Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Jokin Díazek, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Fernando Nebredak, GARAPENeko lehendakaria; eta Rosa Lavínek, EGES-eko lehendakaria. Gainera, GEZKIko kide den Enekoitz Etxezarretak “Tokian tokikotik ekonomia sozialeko esperientziak sustatuz. Praktika egokien azterketa” azterlanaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Bestalde, tokiko gizarte-ekonomiako hainbat esperientzia eta praktika on aurkeztuko dira: Lea-Artibaiko Kooperatiba Mahaia Elkartea, Lanerain, Oñatiko Ur Jauziak eta Kimu Bat.

Programa

Iturria: REAS