Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

26 azaroa, 2015 | Kategoriarik gabe

Sofía Arana.

GEEAko zuzendaria – Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria.

Zerga eta finantza zuzenbideko irakasle titularra (UPV/EHU)

 

Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria sektoreko argitalpen gisa sendotuz doa eta hedatzen jarraitzen du. Azken urte honetan zehar, Eusebio Lasaren eta Aratz Sotoren lekukoa hartu duen Nicolás Cañadaren laguntza ordainezinari esker, aldizkaria hainbat katalogotan eta base datutan ageri da; horrek gure lurraldean edota mugetatik kanpo aldizkaria sendotu eta agerikoagoa egiten du. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko euren lanen kalitatearekin argitalpena katalogo eta datu base horietan sartzen lagundu duten egile guztiei, Mikel Bereciartua koordinatzaileari eta, azkenik, Nicolas Cañadari, beraren ahaleginari esker lortu baita.

Lehenik eta behin, aldizkaria zenbait base daturen parte zen eta LATINDEX direktorioaren barne zegoen; gainera, LATINDEXeko katalogo selektiboaren parte izateko erronka ere bazen. Bada, 2015.urtean, LATINDEX katalogoaren barruan sartzea lortu dugu, 33 kalitate irizpideetatik 32 bete baititugu. Lorpen horrek garrantzi handia du beste datu base, katalogo eta kalitate adierazle batzuetan sartzeko aukera ematen baitu; hortaz, 2016.urtean, horietan sartzeko posibilitatea bada.

Horretaz gain, errebista ULRICH’S web orrian dago; bertan, 80.000 editore ingururen 230.000 izenbururen gaien deskribapena eta informazioa eskaintzen da, 200 herrialdeetan. Webgune horren bidez, leku horietan guztietan, gure aldizkarian argitaratu ditugun estekak, eduki taulak, laburpenak eta artikuluen edota ikerlanen testu osoak ikus ditzakezu, bakoitza bere indexazioaren batera. Horrela, gure egileen lanak jende gehiagok irakurtzea lortzen dugu.

MIAR datu basetan ere erregistratua dago; urtero eguneratzen dute eta aldizkariak aztertzeko eta identifikatzeko funtsezko informazioa dauka. Argitalpenak esparru zientifiko zabaletan taldekatuta daude eta, aldi berean, bakoitza bere alor akademikoan banatuta dago. Sistemak ISSN-ak eta datu baseak edota argitalpen horiek dituzten liburutegi-katalogoak lotzeko matrize bat darabil. Era berean, ICDSa ematen digu, hau da, aldizkariak datu base eta katalogo horietan duen nabarmentasuna.

Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariko EISSN-a, edo ISSN elektronikoa, eta DOI-a ere eskuratu dugu.

Azkenik, gure helburu nagusien artean epe luzera, nagusiki, bi eratan hedatzen jarraitzea da: ahal dugun informazio-sare guztietan egon, gizarte-ekonomiako eremu akademikoan eta ikerketa alorrean erreferentzia izateko; eta egun erreferentzia diren aldizkariak dauden base datu horietan sartu. Pausuak eman dira bide horretan, eta lortzea espero dugu.