Senior Etxebizitza Kooperatiboaren Foroa 2024: Elkarlaneko etxebizitza, cohousing edo koetxebizitza proiektuen estatu mailako garapena

15 azaroa, 2024 | Kategoriarik gabe

Azaroaren 29an eta 30ean egingo dute ekitaldia, Donostian eta zabalik dago REAS Sareen Sareko Etxebizitza Taldeak antolatzen duen Senior Etxebizitza Kooperatiboaren Foroan izena emateko epea. Foro horretan, arlo horretako profesional eta proiektu berritzaile ugari egongo dira.

Bi egun horietan zehar, hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak eta eztabaidak izango dira, aurrez aurre zein streaming bidez (ostiraleko saiorako).

Izen-ematea, doakoa da eta https://tinyurl.com/ForoViviendaCoopSENIOR esteka bisitatuz egin daiteke.

Foro honen leloa hauxe da: “Komunitateko zaintzak, zahartze osasuntsu baterako gakoak”. Ekitaldia etxebizitza kolaboratibo, cohousing edo koetxebizitza proiektuen estatu mailako garapenean zentratuko da eta UPV/EHUko Ikasgelategiko Auditorioan izango da.

REAS Sareen Sareko Etxebizitza Kooperatiboko Taldeko Senior Sekzioak estatuko topagune bat proposatzen du, etxebizitza-eredu gisa dituen ikuspegi eta aukera berriak jorratzeko, zahartze osasuntsua eta komunitatean bizi ahal izateko, eta, aldi berean, beste gizarte-eredu batzuk eraikitzeko.

Etxebizitzatik eraikitzen da bizitza pertsonala, familiakoa eta komunitarioa, eta garapen osoa ahalbidetzen duen funtsezko sarea osatzen du. Baina etxebizitza egokia lortzea, adinekoen bizi-beharrei erantzungo diena, gero eta zailagoa da gizartea gero eta zatituago dagoelako, bai eta mendekotasunerako zainketen eta laguntzen merkantilizazio dramatikoagatik ere.

Etxebizitza kooperatiboaren proiektuek, bizitza osorako zaintza-komunitateak diren aldetik, benetako alternatiba bat osatzen dute, bai nahi ez den bakardadeari dagokionez, bai egungo instituzionalizazioari dagokionez, zeina erabat bat baitator Estatuko Gobernuak berak planteatutako politikekin ((Plan Desinstitucionalización Mº Servicios Sociales).

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren ereduak gero eta interes sozial, instituzional eta akademiko handiagoa pizten du, zahartze-prozesuetan eta mendekotasunaren arretan nagusi diren egoitza-ereduei buruzko ikuspegi kritikoarekin batera.

Izan ere, irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboa aldaketa-palanka bat da garapen komunitario eta jasangarrirantz elkarrekin joateko. Bide horretan, diziplina anitzeko ekarpenak ezinbestekoak dira. Foro hau topaketa askoren hasiera izatea espero da, beharrezkoa den lankidetza publiko-kooperatiboa sendotzeko.

Ekitaldia REAS etxebizitza kooperatiboa + Senior Taldeak antolatu du, GEZKI, ELKARBIDEA, REAS EUSKADI, KOOBIZITZA, AMETSAK SORTZEN eta JUBILARES erakunde eta elkarteen laguntzarekin.

Iturria: Economíasolidaria.org