MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak

30 azaroa, 2021 | Kategoriarik gabe

Mentalitate soziokooperatiboa sustatuz gizarte hobeago eta parekideago baterako paradigma berri bat sortzen lagunduko du MyDigiCoop nazioarteko proiektuak.

2020ko Erasmus+ programako KA2 kolaborazio estrategikoen deialdiari erantzunez eta deialdiaren helburua hezkuntza digitalerako prestakuntza izanik, «Ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak (MyDigiCoop)»proiektuaren xedea goi-mailako hezkuntzan ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea da, eta, horretarako, sareko tresna eta konpetentzia berritzaileak jarri nahi dira goi-mailako hezkuntzako profesionalen esku, ekintzailetza soziokooperatiboa ikasleen artean susta dezaten.

MyDigiCoop-ek, batetik, Europako hiru unibertsitate entzutetsu biltzen ditu: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Sibiuko (Errumania) Lucian Blaga Unibertsitatea (ULBS) eta Haaga-Helia Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea (HAAGA-HELIA, Finlandia). Bestetik, eskarmentu handiko hiru enpresa txiki eta ertainek ere parte hartzen dute: Senior Europa, SL (K-Veloce, Espainia); Gestionet Multimedia (Gestionet, Espainia); eta Unibertsitate Ekintzaile eta Konprometituen Akreditazio Kontseilua (ACEEU, Alemania). Haien guztien helburua goi-mailako hezkuntzako ikasle eta hezitzaileen artean mentalitate soziokooperatiboa hedatzea eta sustatzea da.

Iturria: Mondragon