Mugaz gaindiko ETESS programa ezagutzera eman da Hendaian

29 azaroa, 2016 | Kategoriarik gabe

Urriaren 26an mugaz gaindiko ETESS programako hainbat ordezkari Hendaian bildu ziren proiektua ezagutzera emateko asmoarekin. Bileran parte hartu zuten Rosa Lavinek, Ignacio Ugaldek eta Jean Marc Lespadek, beste batzuen artean. Euskadik, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoak indarrak bildu dituzte, eta lan honetan pertsonak trebatzen lagunduko dute Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak garatu dezaten.

Mugaz gaindiko proiektuaren helburu nagusia enplegurako sarbidea hobetzea da, eta horretarako, pertsonak trebatzea, aukerak identifikatu eta Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak martxan jarri dezaten. Betiere, lurralde bakoitzeko beharrei erantzuna emanez.

Proiektu honetan lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP, Comité de Bassin d´Emploi du Seignanx, Hendaiako Udala, eta ANEL buru bezala. Finantziazioaren %65a INTERREG POCTEFA 2014-2020 Programaren bidez lortu dute. Proiektu honen helburua lankidetzaren bidez enplegu kolektiboak sortzea izango da.

ITURRIA: ANEL