LCiP (LIFE Cycle in Practice) proiektu europarrak, [avniR] platform-ek, cd2e-k, Green Win-ek eta Prospektikerrek garatutakoa, produktuek eta zerbitzuek euren bizitza zikloan eragiten duten ingurumen-inpaktua murriztea du helburu; bereziki, eraikuntza, hondakinen kudeaketa eta energia berriztagarriak bezalako sektore garrantzitsuetan. Egitasmo horren bidez, Ipar Frantziako, Portugaleko eta Euskadiko enpresa txiki eta ertainetan (ETE) praktika hori eskala handian martxan jartzea erraztu nahi da.
Aholkularitza, arkitektura, industria eta energia edota azpiegitura alorretan dabilen Mondragoneko LKS enpresaren erronka da, eta bizitza zikloa, Ekodiseinua edo Ekoetiketatzea gisako tresnen bidez gauzatu du.
2015. urtean 45 enpresa eta instituzio baino gehiagok parte hartu dute aholkularitza estrategikoa, prospektiboa eta kudeaketarako aholkularitza egiten duen Prospektiker enpresak antolatutako formakuntza saioetan.
Ezinbestekoa den misio hori gauzatzeko, eta eraikuntzako zein energia berriztagarrietako sektoreetan lan egiten duten enpresei irtenbide praktikoak eskaini ahal izateko, Prospektikerrek laguntzaile gisa du hainbat eragile nabarmen bitartekari lanetan, errealitate hori babestuko dutenak, esaterako: MONDRAGON Eko eta IHOBE. Proiektua esperientzia pilotuen bidez ezagutzera ematen ari da, eta Domusa (beroa sortzeko sistemen merkaturatzea eta fabrikazioa) bezalako enpresetan neurria hartzen ari zaio, LKS Ingeniaritzak eskaintzen dien laguntza eta ezagutzarekin.
LIFE Cycle in Practice proiektuan LKS taldeak eta Prospektikerrek lan egiten dute, eta www.ThinkUpLKS.com berrikuntza kanal berriaren filosofiarekin bat dator erabat. Bloga horren bidez, LKS taldeak bere lanean berrikuntza jarrera bat dela erakusten du: Abokatutza, Aholkularitza eta Teknologia bezalako alorretan.
Iturria: TUlankide