Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK), hainbat bideo informatiboren bitartez, ahotsa eman die erakunde, unibertsitate eta antolakunde kooperatibo batzuen ordezkariei.
Bideo horien helburua da aztertzea nola bizi izan duten euskal kooperatibek koronabirusaren krisi hau guztia eta “normaltasun berria”, eta bistaratzea eta azpimarratzea balio kooperatiboek hain aldakorra eta ezin aurreikusiko mundu honetan duten garrantzia handia.
Batetik, mundu akademikotik datozen EKGKren ordezkari batzuek hartu dute parte:
- Marta Encisok (Deustuko Unibertsitatea) uste du krisi honek balio eta interes komunez hitz egiteko balio izan diola gizarteari, eta uste du, baita ere, Kooperatibismoa indartuta aterako dela.
- Ainara Udaondok (Mondragon Unibertsitatea) esaten du protokoloek eta autodoikuntzak oso azkar jarri direla martxan Kooperatibetan, negozio lerro berriak eta dibertsifikazio aukera berriak
- Aitor Bengoetxeak (EHU) uste du krisiak enpresa guztiak berdin astindu dituela baina desberdintasuna dela ohiko enpresa batean pertsonak bakoitza bere interesez arduratzen direla. Kooperatiba bat enpresaren eta langileen baterako interesak uztartzen saiatzen da, krisian egon zein ez.
Bestetik, euskal kooperatibismoaren munduko erreferente batzuek parte hartu dute:
- Rosa Lavinek (Konfekoopeko presidenta) uste du krisiak gutxiago kaltetu dituela kooperatibak, modu demokratikoan autokudeatzen baitira. Arazo batzuk konpondu egin ahal izan dira modu parte hartzailean egin delako, denok elkarri laguntzea eta elkartasuna helburu edukita. Rosaren ustez, interkooperazio eta elkartasuneko eredu honi jarraitzeak indibidualismoak gainditzea eta denon ongizatea bilatzea ahalbidetuko du.
- Jokin Diazek (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria) ziurtatzen du Kooperatiba handiek txikiek baino hobeto erantzun dutela krisi honetan, fondoak eta baliabide propioak handitzearen alde egin baitute. Horrek lagundu du epe ertainera eta luzera irauten. Gainera, Kooperatibetan ERTE gutxiago egon dira, lankidetza eta elkartasuneko tresnak erabili Jokinek uste du eredu ona dela, jardunbide egokiak baliatzen dituelako eta iraunkorra delako.
- Agustin Mendiola (Erkideko zuzendari nagusia) esaten du Elkargiren lana zerbitzu ordezkaezina dela eta euskal ekonomia osoari egiten diola on, oso modu positiboan. Baieztatzen du Covid-19 maileguak deiturikoak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egiten direnak, erabat beharrezkoak direla, enpresen likidezia arazoak konpontzen laguntzen dutelako, egitura gastuetan eta likidezian dituzten premiak estalita (pertsonal gastuak, alokairuen aseguruak, etab.).
Bideoak hemen
Iturria: CSCE