Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 10 eta 11n, Bilboko Ekonopolo eraikinean, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.
Hauek dira jardunaldien helburuak:
- 23/24 ikasturterako lankidetza-proposamenak aurkeztea.
- Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten tailerrak antolatzea.
- Ikasgeletan praktikan jartzen ari diren esperientzia eta tresna pedagogikoen karrusela aurkeztea.
- Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Heziketa Zikloetako eta Unibertsitateko irakasleak eta hezkuntza ekonomiko eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen dituzte ikasleen kontzientzia kritikoa sustatzen duten eta ekonomiaren, finantzen eta enpresaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen duten esperientzietan parte hartzera.
Izen-ematea zabalik urriaren 20ra arte hemen
Programa eskuragarri hemen
Iturria: RedEFES