Irailak 16tik aurrera Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean matrikula egiteko azken aukera zabalduko da

15 iraila, 2022 | Kategoriarik gabe

Bihartik aurrera EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean matrikula egiteko azken aukera zabalduko da, azken plazak baitaude.

Irailaren 26an 2022-2023 ikasturteko UPV-EHUko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialaren edizio berriari hasiera emango zaio. Irekiera ekitaldiko hitzaldia Goienerreko Olatz Azurzak egingo du “Gizartea, energia eta ekonomia soziala” titulupean. Bertan izango da Jokin Diaz baita ere, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria. Master hau GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) sustatzen du eta ondoko erakundeek parte hartzen dute bertan: HEGOA Institutua, Lan-Harremanetako Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketetarako Unibertsitate Eskola eta Ekonomia Aplikatua I zein Enpresaren Zuzenbidea Sailak.

Masterra gure ingurunean sakoneko tradizioa duen Ekonomia Sozial eta Solidarioan oinarrituta eraikitzen den ekimena da.  Aitzinetik datorren tradizioak gaur egun indarrean dirau merkatu eta errentagarritasun pribatuko ekonomia klasikotik aldentzen den bestelako ekonomia eta ekimen produktiboen bidea jorratuta. Hori dela eta Masterraren erakunde kolaboratzaile ugarien artean Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko sare nagusiak daude.

Gainera, desplazamendurako diru laguntzen aukera egongo da aurten. Prestakuntza espezializatu honetan interesa duten pertsonek eta erakundeek ondoko web orrian aurki ditzakete formazio egitarauari, irakaslegoari, klaseen egutegiari (erdipresentziala), sarrera-baldintzei eta bestelako berriei buruzko xehetasunak:

https://www.gezki.eus/masterra.php

Informazio gehigarrirako edo zalantzak argitzeko jo ezazue helbide eta telefono honetara:

gezki@ehu.eus

Telefonoa: 943017498

Iturria: OVES/GEEB