Maiatzaren 17, 18 eta 19an V. Ikergazte Kongresua egingo da Donostian, ikertzaile euskaldunen topaketa.
Ikergazte kongresua euskarazko ikertzaile gazteen kongresua da. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen du 2015etik Udako Euskal Unibertsitateak, lehenengo hartan Durangon, 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen egin zen.
Topaketa ikerketaren ibilbide profesionalean hasiberri direnei zuzendua dago. Hori horrela, ikertzaile hasi berria izan, zain tesia egiten egon, zein tesia aurkeztu beri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen dute antolaketa taldetik.
Ekarpenak artikulu zientifikoak dira, etabidalitako lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:
- Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
- Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
- Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
- Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
- Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…
Artikuluak bidaltzeko epea 2023ko otsailaren 17 da.
Izen ematea eta informazio gehiago hemen https://www.ueu.eus/ikergazte/
Iturria: Ikergazte