Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen, martxoaren 2an, Bizkaiko Aldundiak eta UPV/EHUk antolatuta, Colabora-Bora-ren laguntzarekin. Jardunaldiak ekintzailetza prozesu bideragarri eta iraunkorrak nola aurrera eraman izan zuen eztabaidagai, bizitza erdian jarriz.
Jardunaldiari Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Inklusio Soziala eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatuak eman zion hasiera. Egun osoan zehar errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen, “esperientzia mahaiei” eta eztabaida-solasaldirako formatu ezberdinei esker.
Aipatzekoa ere Marian Diez-en (UPV/EHUko irakasle eta REAS Euskadiko presidentea) hitzaldia, non hezkuntzak ekonomia eta gizartea eraldatzeko duen garrantzi eta ahalmenaren inguruan hitz egin zuen, besteak beste.
Iturria: GEEB