“Halako finantzak nahi ditugu” dokumentala

30 iraila, 2020 | Kategoriarik gabe

Dokumental honek sistema finantzarioaren praktika txarrak biltzen ditu (etxegabetzeak, arma enpresetan inbertsioak, preferenteen iruzurrak). Horri aurre egiteko dauden alternatibak ere aurkezten ditu, finantza etikoak eta ekonomia sozial eta solidarioari lotutakoak.

Enclau sareak eta Fora de Camp taldeak eginiko dokumentala, Valentziako Diputazioaren finantzaketarekin. Azpitituluak, Finantzaz Haratago sarearen eskutik.

Kolaboratzaileak: GIT Fiare Banca Ètica Valencia, Castelló i Alacant, Fundació Novesendes, REFAS, La Teua Terra, Som Alimentació, Plataforma d’Afectats per la Hipoteca.

Dokumentala

Iturria: Argia eta Finantzaz Haratago