GSEF 2023 Dakarren, Senegalen: Ekonomia “informaletik” ekonomia kolektibo eta iraunkorretarako trantsizioa lurraldeetan

15 ekaina, 2023 | Kategoriarik gabe

Bi urtean behin, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Foro Globala (GSEF) antolatzen da, kontinente guztietako hiri kideekin lankidetzan. Ekitaldia funtsezko gertaera bilakatu da ESSarentzat, haren dinamismoaren islada. Edizio bakoitzean, adierazpen lotesle bat hartzen da hiri anfitrioientzat eta parte-hartzaileentzat, eta pertsonengan oinarritutako ekonomia honen alde lan egiteko konpromisoa formalizatzen du, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko funtsezko tresna baita. Topaketa hau plataforma pribilegiatua da elkar ikasteko eta ekonomia sozial eta solidarioaren alderdi guztiei buruzko ezagutzak eta ikuspegiak trukatzeko. 

GSEF Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) sustapenarekin konprometitutako tokiko gobernuen eta gizarte zibileko sareen mundu mailako sarea da, pertsona guztiei mesede egingo dien eta tokiko garapen emantzipatzailea sustatuko duen alternatiba ekonomiko gisa, pertsonengan zentratuta eta ingurumena errespetatuz. 

Aurten, Foroak protagonismo berezia eman nahi izan die gazteei zein emakumeei, eta, horretarako, egun propioak izan dituen ibilbide bat sortu du, haiei ahotsa emateko. Maiatzaren 1etik 2ra bitartean gazteen karabana antolatu zen, batez ere Senegalen, belaunaldi berrien errealitateak eta beharrak hurbiltzeko. Maiatzaren 3an emakumeen txanda izan zen, genero desparekotasuna landuz eta ESSko ekimenetatik abian jarritako esperientzia arrakastatsuetan arreta jarriz. 

Foro nagusia maiatzaren 4tik 6ra egin zen, eta ekonomia informaletik ekonomia kolektibo eta iraunkorretarako trantsizioarekin lotutako erantzunak eztabaidatu eta soluzioak proposatzean oinarritu zen. 

GSEFren edizio honek, Afrikan egindako lehenak, jende ugari mobilizatu du. 3.000 pertsonak eman zuten izena online plataforman maiatzaren 1aren bezperan, eta beste 3.000 parte-hartzaile berri izan ziren Foroan zehar, batez ere Dakarrekoak eta Senegalgoak. Guztira, 6.000 lagunek parte hartu zuten astean zehar.

Foroak 203 erakunde publiko eta instituzionaletako (tokiko eta nazioko gobernuak) ordezkariak batu zituen, 661 partaide instituzional izanik. Foroak bertan ere arrakasta handia izan du ere, senegaldarren parte-hartze garrantzitsuarekin. Ordezkaritza handiena izan zuten herrialdeak Senegal, Frantzia, Kamerun, Kanada, Boli Kosta, Maroko, Gabon, Ginea-Bissau, Mali eta Mauritania izan ziren. 

GSEF 2023 Dakar Adierazpena 

Iturria: Reas Euskadi