Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarteratze Enpresen Elkarteak, GIZATEAk, bere baitan biltzen dituen gizarteratze enpresen inguruko 2019 urteko datu nagusiak biltzen dituen txostena argitaratu du (hemen eskuragarri).
Gizarte-Txostenaren helburua da gizarteari eta erakunde publikoei nahiz pribatuei laneratze-enpresek egiten duten lan bikoitza -enpresakoa eta soziala- komunikatzea. Gizarte Txostena erakunde bakoitzaren balantze sozialean oinarritzen da, eta hemen 2019ko ekitaldiaren emaitza aipagarrienak aurkeztuko dira. 2018an baino hiru enpresa gehiago daude (43; lehen, 40 zeuden), eta aurten ere, sen-dotu egin da aurreko hiru ekitaldien bilakaera positiboa enpresen adierazle ekonomiko eta sozial nagusietan, eta jarraian horietako batzuk laburbiltzen dira:
- Sektoreak sortutako enpleguek ere gora egin dute 2019an, batez ere bazterketa –egoera edo -arriskuan dauden pertsonena: elkartutako laneratzeko enpresek 2019an 1.368 pertsona enplegatu zituzten, eta horietatik 836 laneratzeko prozesuan, horrela, 2019a izan da laneratzeko prozesuan dauden pertsona gehien enplegatu diren urtea.
- 2019an, laneratzeko Euskadiko enpresetan ibilbidea amaitu duten pertsonak ohiko enplegura sartzeko tasa egonkorra izan zen: ibilbidea amaitu zuten laneratzeko enplegatuen %63 ohiko lan-merkatuan sartu da.
- Salmentak dira Gizateari elkartutako laneratzeko enpresen diru-sarrera iturri nagusia: 2019ko datuen arabera, diru-sarrerak, guztira, 166.302,25 €izan dira, eta, horien %72 produktu eta salmenten fakturaziotik etorrita. Azpima-rratu nahi genuke, salmenta guztien %77 bezero pribatuak direla eta %23 se-ktore publikoa.
Datu interesgarrienetariko batzuk biltzen dituen infografia bat ere prestatu dute.
Iturria: GIZATEA