Pasa diren apirilaren 4 eta 5ean, REJIES-COST Topaketa arrakastatsua ospatu zen Sevillako Unibertsitatean. Gizarte Ekonomiako Ikertzaile Gazteen Sareak (REJIES) eta EMES Nazioarteko Ikerketa Sareak elkarrekin antolatutako ekitaldia izan zen. Bertan partu hartu zuten Nazioarteko hainbat lekutatik iritsitako eta Gizarte Ekonomiaren eta enpresa sozialen eremuan alor ezberdinak aztertzen dituzten hainbat gazte ikertzailek.
Topaketan izan ziren, besteak beste, CIRIEC-Espainiako lehendakaria den Adoración Mozas eta Sevillako Udaleko gizarte ekonomiako aditua den David Pinos. Hauek adierazi zutenez, Gizarte Ekonomiak eta enpresa sozialek jokatzen duten papera tokiko garapenerako erabakigarria da, eta sektorea indartzeko eta gizartearen beharrizanei erantzuteko estrategiak ezartzea beharrezkoa da.
Iturria: CIRIEC