Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa masterrak enplegu zentro bereziak aztertu ditu

15 urria, 2013 | Kategoriarik gabe

Masterrean nahitaezkoa den ‘Gizarte ekonomiako eta ekonomia solidarioko entitateak’ ikasgaiaren barruan sektore hori osatzen duten erakundeak ezagutzera ematen dira. EHLABEk, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, Enplegu Zentro Berezi bat bisitatzea proposatu zuen; GUREAK Tailerrak. Zentro horren instalazioak EHUko enpresaritza fakultatetik oso gertu daude.

Bisitan Jon Ander Arzallusek lagundu zien, GUREAK taldeko berrikuntza zuzendariak. Hainbat bideo eta diapositiba proiektatu zituzten eta ondoren ikasleek euren galderak egin zituzten. Proiekzioa amaitutakoan GUREAKeko Industria alorreko tailerrak ezagutu zituzten, eta baita GUPOST bulegoetan dauden call-centerrak ere.

GUREAK Taldea bisitatu ondoren, ikasleak ikasgeletara itzuli ziren Enplegu Zentro Berezien inguruko ikerketarekin jarraitzeko.

 

Iturria: OVES/GEEB