FITCH-ek berretsi egi du Laboral Kutxaren BBB+ ratinga

25 azaroa, 2015 | Kategoriarik gabe

Joan den urriko berrikuspenean, agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ balorazioa, eta Estatuaren beraren maila berean kokatu du. Kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da, bi banku nazioartekotuenak kontuan hartu gabe. Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).

 

Epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona. Horren isla da sektoreko batez besteko kaudimen, apalankatze eta arrisku-estaldura ratioak baino hobeak izatea. Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia, finantza-profil egokia eta entitateak dituen zalantzazkoen estaldura sendoak (probisioak).

 

Gainera, Fitch-ek positiboki baloratu du LABORAL Kutxak tokian duen finkatze sendoa, eta baita bezeroen gordailuetan oinarritutako likidezia egitura ere.

 

Iturria: Laboral Kutxa