Euskadiko hirugarren sektore soziala arautzen duen legea onartu dute

31 maiatza, 2016 | Kategoriarik gabe

Euskadiko hirugarren sektore soziala arautzen duen legea onartu dute

Legebiltzarreko alderdi guztiek onartu dute legea, EH Bilduk izan ezik. Legeak Hirugarren Sektore Sozialeko sektore publikoarekin eta Administrazioarekin harreman eta kolaborazio bideak arautzen ditu.

Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan onartu du lege bakarrean batzea Hirugarren Sektore Sozialean lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen funtzionamendua eta printzipioak. Erakunde horiek, gizarte politikak prestatzerako orduan, administrazio publikoekin bere harremana indartuta ikusten dute.

Legea Ganberako osoko bilkuran onartu dute, bozkatzeko zeuden artikulu eta zuzenketa batzuk argitu ostean. EH Bilduk izan ezik, alderdi guztiek babestu dute legea. Koalizio abertzalea abstenitu egin da, sektorearen oinarrizko aspektuetan "aukera bat galdu dela" iritzita.

Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideaak salatu duenez, legeak ez ditu errespetatzen erakunde horientzako finantzazioa eta baliabideak eta langileen lan-baldintzak. Alderdi horren ustez, erakunde hauetan euskararen erabilera bermatuko duen eskaera baten beharra dago.

Batzarraren hasieran, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du legeak bi helburu dituela: Hirugarren Sektore Sozialaren garrantzia aitortzea eta kirol zein kultur jardueretatik bereiztea. Toñak adierazi du testuak erakundeen onespena duela, eta "euskal gizartean justizia eta elkartasuna sustatzeaz gainera", "ezinbestekoa" dela gizarte zerbitzuen mesederako.

Legearen edukia

Legeak Hirugarren Sektorearen parte hartze aktiboa aurreikusten du gizarte politika publikoen eta arauemaileen gauzatzean. Horretaz gain, erakunde hauek sektore publikoarekin eta administrazioarekin harreman eta kolaborazio bideak arautzen ditu, eta administrazio publikoarekin jarduten duten erakundeekin betebehar batzuk ezarriko ditu, kudeaketa "etikoa eta gardena" lortzeko asmoz.

Legebiltzarrean onartu duten testuak herritarren ekarpenak ere jaso ditu eta hainbat erakunde ere batu dira ekimenera; Irekia, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Kontseilua, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, Foru Aldundiak, Eudel eta Arartekoa, besteak beste.

 

Legea PDF formatuan hemen

Iturria: www.eitb.eus