Urriaren 27an “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan” izeneko europar jardunaldi akademikoa egingo da EHU/UPV-ko Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Jardunaldia Gezki-k antolatu du, CESE-ren lankidetzarekin (Comité Económico y Social Europeo). Bertan, aipaturiko batzordeak 2015ean argitaratu zuen ECO/371 irizpena aztertu eta honen inguruan eztabaidatuko da.
Zuzenbide fakultateko Gradu Aretoan egingo den jardunaldia, goizeko 9:00etan hasiko da, hasierako agurra eta irekierarekin. Ondoren, CESE-ko Carlos Trias, Ekai Center-eko Adrian Zelaia eta Universitat Valencia-ko Joan Ramón Sanchís hizlariak arituko dira, “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa Europan”, “Sektorearen errealitatea Euskal Herrian” eta “Banka Etikoa. Gizartearekiko arduratsua den alternatiba bat” gaien inguruan, hain zuzen ere.
Gainera, azken ondorioen aurretik, kreditu kooperatibagintzaren ordezkari ezberdinen arteko solasaldia izango dugu, Gezki-k moderaturiko mahai inguru batean.
Iturria: Gezki