Ekonomia Sozialaren Bigarren Lurralde Dossierra eskuragarri

15 otsaila, 2023 | Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozialaren Bigarren Lurralde Dossierra eskuragarri dago. Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak EAEko “Gizarte Ekonomiaren Bigarren Lurralde Dossierra” aurkeztu du. Edizio honetan, Gizarte Ekonomiaren Atlasak eta Eusko Jaurlaritzako 2020ko Gizarte Ekonomiaren Estatistikak eskaintzen dituzten datuak kontutan izan dira. Dokumentuan, lurraldearen testuinguru sozioekonomikoari lotutako sektorearen egoera erakusten da.

Hala, lan honek gizarte ekonomia ikusarazten laguntzen du; izan ere, uste dena dela, eremu hori ez da oso ezaguna , eta gizarteak ere aintzat hartu behar du. Gainera, politika publikoen arloan jarduteko eremua da. Dakigunez, estatistikak oso eraginkorrak dira gizarte ekonomia sustatzeko politiken ezarpena eta sustapena aurrera eramateko.

Gizarte ekonomiari buruzko bigarren Lurralde Dossier honek, azken batean, gizarte ekonomiaren egoera eta lurraldearekin duen harremana ulertzeko beste tresna bat izan nahi du, haren bilakaera positiboan eta aktiboan eragin ahal izateko. Gainera, eskura dauden datuek ahalbidetzen dituzten aukeren arabera osatzen jarraituko da.

Ekonomia Sozialaren Bigarren Lurralde Txostena

Iturria: OVES/GEEB