Donostian egingo da CIRIEC-en hurrengo Ohiko Batzar Orokorra

15 ekaina, 2023 | Kategoriarik gabe

CIRIEC Ekonomia Publikoari, Sozialari eta Kooperatibari buruzko Ikerketa eta Informaziorako Nazioarteko Zentroak Batzar Orokorra burutuko du ekainaren 23an Donostian, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Gipuzkoa atalean (Oñati plaza, 1).

Batzarra hasi aurretik, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérez Blancok hitzaldi bat emango du, “Eusko Jaurlaritzaren politika gizarte-ekonomiari buruz” izenburupean.

Topaketak honako puntu hauek izango ditu ardatz: Gizarte Ekonomiako ikerlarien sarea indartzea, Donostiako hiriburuaren berri ematea, GEZKI Zuzenbide Kooperatiboaren eta Gizarte Ekonomiaren Institutuak Ciriec sarean duen partaidetza indartzea, gizarte-ekonomiako agenteen sarea eta hiru euskal unibertsitateek gizarte-ekonomiaren arloan duten lankidetza.

Ekonomia Sozialaren Hiriburutzaren programazioaren barruan doan ekitaldi hau, GEZKI institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialaren Zuzendaritzak antolatzen dute, eta CIRIEC – Espainia sareko kide guztiek har dezakete parte.

Iturria: GEZKI