BGAE-EN FISKALITATE BERRIA
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatutako zerga-berrikuspena oso-osorik sartu da indarrean 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteak beste, BGAEen ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea eguneratu du berrikuspenak.
Hauek dira berritasun nagusiak1:
- Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko murrizketa-muga berriak:
- 5.000 euro urtean, banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen baturarako.
- 8.000 euro, urteko enpresa-ekarpenen eta enplegu-sistemako bazkideak egindako ekarpenen baturarako.
- 4.000 euro, norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat.
- Baterako murrizketa-muga urteko 12.000 eurotik 10.000 eurora igaro da.
- Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko kenkari berriak: (i) lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindako ekarpenengatik eta (ii) autonomoen enplegu-planetara egindako ekarpenengatik.
- Prestazioetan bereiztea (i) enpresa-ekarpen eta -kontribuzioei dagokien zatia eta (ii) lortutako errentagarritasunari dagokion zatia. Horrela, lehen zatiak lan-etekin gisa tributatuko du, eta lortutako errentagarritasunak kapital higigarriaren etekin gisa.
- Oro har, salbuetsita geratzen da errenta gisa jasotako prestazioen errentagarritasuna, baldin eta eratutako errenta biziartekoa bada edo, aldi baterakoa bada, gutxienez hamabost urteko iraupena eta zenbateko konstantea badu.
- Kapital gisa jasotako zenbatekoen % 70eko integrazio-ehuneko berria.
Ignacio J. Etxebarria Etxeita
Euskadiko BGAEen Federazioko presidentea