Bexen Medical izan daiteke Pfizer enpresak garatutako Covid txertoak dakartzan biltegiratze- eta banaketa-zailtasunen irtenbidea, -70ÂșC-ko tenperatura behar baitu ongi kontserbatzeko.
Duela bost urte baino gehiago konpainia honek modu aitzindarian hasi zuen bidea, Bexen Bioservices estatuko lagin biologikoak gordetzeko lehen zentro pribatua sortu zuenean, gaur egun indar handiagoa hartu du Covid txertoa tenperatura oso baxuetan kontserbatzeko beharragatik.
Gaur egun, bioteknologia-, botika-, odol- eta ehun-bankuekin eta abarrekin lan egiten du enpresak. Horretarako, milioika lagin biltegiratzen ditu Euskadiko instalazioetan, eta lagin biologikoak sortzen dituzten zentro eta erakundeei kudeaketa- eta kontserbazio-irtenbideak eskaintzen dizkie.
Hernaniko instalazioetan, Bexen Medicalek ia 10 milioi Covid txerto biltegiratu ditzake Stirling marka amerikarreko azken belaunaldiko ultraizozgailuetan, eta, aldi berean, banatzaile esklusiboa da espainiar estatuan.
Iturria: TuLankide