Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

28 apirila, 2016 | Kategoriarik gabe

Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, besteak beste, bidezkoak, solidarioak eta bedintasuna oinarri duten sareak zabaltzeko xedearekin.

Arrasateko Esperientzia kooperatiboaren sortzaile Jose maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, ez iraganari omen egiteko, baizik eta beste etorkizun bidezko, berdintasunezko eta solidarioagoa eraikitzeko sareak zabaltzeko.

Jardunaldiaren helburua Bizkaian bi errealitateren arteko elkarrizketa bultzatzea izan zen: Hirugarren Sektorea eta Arrasateko Kooperatibismoa. Salbuespenak salbu, bi errealitateok bakoitza bere kasa ibili izan dira. Aitzitik, asko dute partekatzeko. Ekonomia sozial, kooperatibo eta solidarioak, maila globaleko erronka izanik, denon partaidetza behar du. Nabarmentzeko lan esparruak dira kudeatzeko eredu parte hartzaileak, prestakuntza eta ezagutzaren eta finantzaketaren kudeaketa.

 

Iturria: http://alkarzerrenda.bizkeliza.net/alkar-48-arizmendiarreta/