ALTERNAKTIBA Azoka Hernanin

30 azaroa, 2016 | Kategoriarik gabe

Azaroaren 26an, goizeko 11:00etatik 14:00etara Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izan zen Hernanin.

Bertan, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea oinarri duten erakunde ezberdinak eta beraien jarduerak ezagutzeko aukera izan genuen.

Egituratuagoak dauden erakundeetaz gain, aurreko bi urteetan eskualdean garatu den Kooperatzen ekintzailetza programatik ateratako proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen. Honakoek hartu zuten parte: Ahmer, Alai-Ondo diseinatzaileak, Arremanitz, Banaiz Bagara, Batura, Bizi-on, Euskal Herria Share, FIARE, GEZKI (EHU), Goiener, Kalaka komunikazio parekidea, Koop57, Labore kontsumo kooperatiba, Lanki (MU), Latxe baratza-elkartea, Mar Mar kulturgunea, Mirokutana, Olatukoop, Otsaihen garagardoa, Plisti-Plasta, REAS, TaPuntu, Uztarri eta Ximaur pila, besteak beste. Jardunaldia oso interesgarria izen zen, ekonomia beste modu batera egiteko aukera dagoela ulertzen duten erakundeak ezagutzeko aukera.

Horrez gain, 2017. urte hasierara begira, eskualdean garatuko den ekintzailetza eta ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituko formazio programaren inguruko informazio osoa eskainiko da gainera: KoopFabrika.

Iturria: TaPuntu.eus