Behatokia

Nortzuk gara

2008ko abenduaren 30an Eusko Jaurlaritzak (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak ordezkatuta) eta EHUk (Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak – GEZKI- ordezkatua) sinatutako lankidetza hitzarmen baten harira jaio zen Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia (GEEB). Horrela, erantzuna eman zitzaien Eusko Legebiltzarrak EHAOko 153. zenbakian (2008ko apirilaren 25ean argitaratua) jasotako erabakiei. Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiaren jarduera behatzeko eta horren jarraipena egiteko xedearekin sortu zen GEEB. Gizarte ekonomia gisa ulertzen da behar sozialak asetzeko, eta ez inbertitzaile kapitalistei ordaintzeko, eratutako entitate pribatuak biltzen dituen sektorea.

GEEBek lantzen dituen eduki edo alor funtzional nagusiak hori dira:

  • Arlo sozioekonomikoa: Gizarte Ekonomiako entitateei eta beren inguru sozioekonomikoari buruzko datu ekonomiko eta soziolaboralak bildu eta argitaratzea. Urteroko txostena osatzea.
  • Arlo juridiko-politikoa: Euskal Gizarte Ekonomian eragina duten legedi, arau eta politika publikoak ezagutzea.
  • Arlo zientifiko-akademikoa: argitalpenak, txostenak, ikastaroak, eta abar gauzatzea GEZKIrekin elkarlanean.