Pasa den urriaren 9an Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterreko 5. edizioaren inaugurazio ekitaldia egin zen Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean. Jardunaldiaren baitan, GEZKIk antolatutako “Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia”ren iguruko Solasaldi Zikloei hasiera eman zitzaien, kasu honetan gai nagusia gizarte ekintzailetza izan zelarik. Masterreko ikasle eta irakasleetaz gain, jardunaldira bertaratu ziren unibertsitateko, Gizarte Ekonomiako erakundeetako eta Administrazio Publikoko hainbat ordezkari.
Harrera eta masterraren aurkezpenaren arduradunak Aitor Bengoetxea (GEZKIko zuzendaria) eta Mikel Zurbano (Masterreko zuzendaria) izan ziren. Jarraian, Solasaldi Zikloari hasiera eman zitzaion Jokin Diaz Arsuagaren hitzaldiarekin, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Plana aurkeztu eta helburu eta erronkei buruz aritu zena.
Ondoren, Enekoitz Etxezarretak hizlariak aurkeztu zituen, gizarte ekintzailetzan izan dituzten esperientzien inguruan hitz egin zutenak. Lehenengo ponentziaren arduraduna Oscar García Jurado izan zen, Autonomía Sur Cooperativa Andaluzako ekonomilaria. Bigarren ponentzian, KoopFabrika ekintzailetza programaren inguruan aritu zen Beñat Irasuegi.
Bukatzeko, eztabaida eta galderentzako tartea zabaldu zen, jardunaldira bertaratu ziren guztiek parte hartu eta gaiaren inguruko iritzia eman ahal izan zutelarik.
Iturria: OVES-GEEB