Pasa den irailaren 12 eta 13an EHUko unibertsitate gizarte inkubagailuei buruzko uda ikastaroa egin zen. Bertan, Euskadiko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko sare eta entitate ezberdinek Unibertistate Gizarte Inkubagailu baten sorreraren beharra identifikatu zuten; inkubagailu hauek, tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko espazio eraldatzaile gisa.
Hausnarketa jardunaldi hauek unibertsitate gizarte inkubagailuek duten eragin sozio-ekonomikoa agerian uzteko eta berauen baterako definizioan aurrera egiteko baliagarriak izan ziren. Horretarako, gizarte ekintzailetzaren alorrean Brasil, Danimarka eta Euskal Herrian ematen diren praktika on batzuk aurkeztu ziren. Gainera, tokiko garapen sozio-ekonomiko jasangarria sustatu eta enplegua sortzeko ekimenak bultzatzeko elkarpuntu eta eztabaidagune bat ahalbidetu zuen jardunaldiak, unibertsitate, gizarte eta ekonomia munduen artean.
Iturria: Gezki