Dagoeneko Goiener kooperatibak baditu 4000 bazkide energia berriztagarria %100ean kontsumitzen dutenak

28 urtarrila, 2016 | Kategoriarik gabe

Gipuzkoako Ordizian egoitza duen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko GoiEner kooperatibak badira zenbait egun 4.000ko langa pasa duela. 4000 pertsona bazkide kooperatibak banatutako energia berriztagarria %100ean kontsumitzen dutenak. GoiEner Kooperatiba Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duen Gizarte ekimenetik Europan sortutako talde eta kooperatiba federazioko ResCoopeko kide da.

Eredu energetikoa aldatzea eta gizarte ekimenetik energia subiranotasuna errekuperatzea xede zuen 30 pertsonako talde sustatzaile baten eskutik ekin zion bere bideari GoiEnerrek 2012an. Orduz geroztik haziera sendoa eta etengabea izan du. Egun, dagoeneko 8 bazkide langile ditu kooperatibak eta berak sortutako NafarKoop kooperatibaren bitartez sorkuntza proiektuetan inbertitzea pentsatzen ari da. 2015. urtean 2.000.000 euroko fakturazioa izan zuen eta 11Gwh Kudeatu ditu.

“Hasi ginen etxebizitzei zerbitzua ematen eta orain horiez gain, gero eta enpresa txiki eta ertain gehiago, gero eta elkarte gehiago, gero eta Gobernuz Kanpoko erakunde gehiago, sindikatu gehiago eta udal gehiago daude gure artean. Horrek adierazten digu gizarteak eredu energetiko justuagoa eta gardenagoa eskatzean duela” dio GoiEnerreko Zuzendari Santiago Ochoa de Eribek.

Baina kooperatibaren jarduna ez da bakarrik %100ean berriztagarria den energia merkaturatzea. Horretaz gain, energia modu arrazional batez erabiltzeko formazio eta kontzientziaziorako jarduerak ere egiten ditu eta pobrezia energetikoa bezalako arazo sozialak azaleratzen laguntzen du. GoiEner Elkartea osatzen duten boluntario taldeak dira lan horiek antolatzeko ardura hartzen dutenak.

“Jendeak ez du zenbait oinarrizko gauzak ulertzen, besteak beste, argi fakturan zer den ordaintzen duena edo zergatik fakturak gora eta gora egiten duen. Hori onartezina da eta GoiEnerretik erremedio jartzen saiatzen ari gara. Guztiok izan beharko genuke gai gure argi faktura aztertzeko gainerako erosketak egitera joaten garenenean aztertzeko gai garen moduan, kobratzen digutena jakiteko“ erantsi du Santiagok.

2016. urteari begira, bazkide kopuruaren hazkunde erritmoari dagokionez, kooperatibak dezente handitzea aurreikusten du eta helburuen artean lehentasuna izango du Energia berriztagarrien aldeko apustua egin duten Kooperatiben Elkartea sendotzea, merkatu elektriko nazionalari aurre egiteko indar metaketa lortzeko, gaur egungo planteamendu berarekin.

Informazio gehiago: www.GoiEner.com