BGAE-EN FISKALITATE BERRIA

2026 martxoa 17 | Kategoriarik gabe

BGAE-EN FISKALITATE BERRIA 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatutako zerga-berrikuspena oso-osorik sartu da indarrean 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteak beste, BGAEen ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea eguneratu du berrikuspenak. 

Hauek dira berritasun nagusiak1: 

  • Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko murrizketa-muga berriak: 
  • 5.000 euro urtean, banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen baturarako. 
  • 8.000 euro, urteko enpresa-ekarpenen eta enplegu-sistemako bazkideak egindako ekarpenen baturarako. 
  • 4.000 euro, norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat.  
  • Baterako murrizketa-muga urteko 12.000 eurotik 10.000 eurora igaro da. 
  • Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko kenkari berriak: (i) lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindako ekarpenengatik eta (ii) autonomoen enplegu-planetara egindako ekarpenengatik. 
  • Prestazioetan bereiztea (i) enpresa-ekarpen eta -kontribuzioei dagokien zatia eta (ii) lortutako errentagarritasunari dagokion zatia. Horrela, lehen zatiak lan-etekin gisa tributatuko du, eta lortutako errentagarritasunak kapital higigarriaren etekin gisa. 
  • Oro har, salbuetsita geratzen da errenta gisa jasotako prestazioen errentagarritasuna, baldin eta eratutako errenta biziartekoa bada edo, aldi baterakoa bada, gutxienez hamabost urteko iraupena eta zenbateko konstantea badu. 
  • Kapital gisa jasotako zenbatekoen % 70eko integrazio-ehuneko berria. 

Ignacio J. Etxebarria Etxeita
Euskadiko BGAEen Federazioko presidentea