RULESCOOP-EKO XVII Biltzarra

15 azaroa, 2024 | Kategoriarik gabe

Kolonbiako Unibertsitate Kooperatiboko (UCC) Cali Campusa nazioarteko topaketa akademiko garrantzitsu baten eszenatokia izan da. Bertan Gizarte eta Kooperatiba Ekonomiako Unibertsitate Sareko (RULESCOOP) hainbat unibertsitatetako ordezkariak bildu gara urriaren 21etik 25era. Hain zuzen ere, Kolonbia, Txile, Ekuador, Puerto Rico, Argentina, Uruguai, Mexiko, Italia, Frantzia, Portugal, Valentzia, Almeria, Madrid eta Euskal Herriko Gezki eta Lanki-ko ikertzaileak bildu gara. Aipatzekoa da, aurtengo edizioan Mondragon Unibertsitateko Lanki-ko kideak onartuak izan direla partaide bezala Rulescoop sare horretan.

Rulescoop-eko Biltzarrak garrantzi globaleko bi ekitaldirekin bat egin du, Nazioarteko ECOOVIDA 2024 Topaketarekin eta Munduko Gobernuen Biodibertsitatearen aldeko COP16 Biltzarrarekin, ekonomia sozial eta solidarioari buruzko ezagutzak eta esperientziak trukatzeko gune ezin hobea eskainiz.

Hain zuzen ere, Rulescoop sareak parte hartu du ECOOVIDA 2024 Topaketan eta bere ikertzaileek ponentzia desberdinak aurkeztu dituzte antolatu diren 10 foro desberdinetan. Gezkiren ordezkari bezala, ponentzia bat aurkeztu dute (“La Gobernanza SocialTransformadora en el Departamento de Medio Ambiente del Municipio de Errenteria”) Bioekonomia eta Ekonomia zirkularraren 4º Foroan.

Horrekin batera, ECOOVIDA 2024 Topaketa horretan, unibertsitateko ikertzaileekin batera mundu guztiko eragile sozial eta ekonomiko desberdinek parte hartu dute, besteak beste, Via Campesina, Ripess, OIT, Foro Social Mundial de las Economías Transformadoras (FSMET), Movimiento Agroecológico de América Latina y Caribe (MAELA), Global Forum for Social and Solidarity Economy (GSEF) eta Confederación Latinoamericana de Cooperativas y Mutuales de Trabajadores (COLACOT). Gainera, Topaketa hau gai izanda Dokumentu bat adosteko.

Baita ere, urriaren 22an UCC unibertsitateko 150 zuzenbideko ikasle eta irakasleen aurrean hitzaldi-solasaldi bat eduki dugu (“4 reflexiones para fortalecer la Economía Social y los objetivos del Foro Ecoovida 2024”) Gemma Fajardo eta Deolinda Meida irakasleekin batera.

Horrekin batera, urriaren 22an Rulescoop-eko XVII. Asanblada ospatu dute Kolonbiako Unibertsitate Kooperatiboko Cali-ko egoitzan. UCCk anfitrioi lana egin du. Asanblada honen akta ofiziala jasotzeko zain, azpimarratu dezakete bertan Rulescoopeko hurrengo bi edizioak non ospatuko diren onartu direla. Hain zuzen ere, 2025ekoa Pisan (Italian) ospatuko da urriaren 23tik 25era eta 2026koa Puerto Ricon, oraindik datak zehaztu gabe (ikusi 5-1 eta 5-2. eranskinak). Dena dela, Rulescoopen jardunaldi hau aukera paregabea izan da nazioarteko harremanak sendotzeko, ekonomia sozial eta solidarioan lan egiten duten ikertzaileak ezagutzeko eta beste eragile sozial eta ekonomiko alternatiboekin harremanak bideratzeko.

Fuente: Eusebio Lasa Altuna GEZKIko Kidea