GEZKIk Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren irekiera ekitaldira gonbidatzen zaitu

27 iraila, 2024 | Kategoriarik gabe

GEZKI UPV/EHU Zuzenbide Kooperatibo eta Gizarte Ekonomiako Institutuak antolatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren irekiera-ekitaldian parte hartzera animatzen zaitugu. Ekitaldia datorren astelehenean, hilak 30, izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian.

Irekiera ekitaldia Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak, Ana Beraza UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa Atala) dekanordeak eta Aitziber Etxezarreta GEZKI Institutuko (UPV/EHU) zuzendariak egingo dute.

Irekiera honen izenburua “Masterra, Eta gero zer? Irteera profesionalak” izenburupean, ASLE, LANKI, FEBEA, Universidad el País Vasco eta Zabalduz bezalako erakundeetan gizarte ekonomiaren lan merkatuan sartzea lortu duten Masterreko ikasle ohiek parte hartuko dute. Libe Bastidak, Miguel de la Fuentek, Dario Gomez Cornejok, Larraitz Lazkanok eta Andoni Zulaikak, hurrenez hurren, orain arteko ibilbidea kontatuko digute. Ekitaldi hau aberasgarria izango da bai ikasle berrientzat eta baita publiko orokorrarentzat ere. Ekitaldian, MALAGES saria emango zaie MBL onenei

Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren irekierara joatea aukera bikaina da ekonomia mota honen izaera eraldatzailea sakonki ulertzeko. Programak, sektorearen eragin sozial eta ekonomikoari buruzko prestakuntza teorikoa eskaintzeaz gain, gaur egun gure inguruan duen egoera ulertzeko funtsezkoak diren alderdi praktikoak ere lantzen ditu. Horrek barne hartzen du sektorearen garapena eta hazkundea errazten duten araudiak, laguntza-politikak eta tresnak aztertzea.

Gainera, masterraren ikuspegia oso aplikagarria da testuinguru errealean, ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako enpresen kudeaketarako tresna praktikoak eskaintzen baititu. Lan-prozesuetan pertsonak zentratzeko eta aldaketa ekonomiko eta soziala sustatzeko diseinatuta daude tresna horiek. Irekieran parte hartzeak aukera emango dizu gertutik ezagutzeko nola horni zaitzakeen programa honek sektorearen kudeaketan eta eraldaketan aktiboki laguntzeko eta ingurunearen oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Eguna eta ordua: Irailak 30, 16:30

Lekua: UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusia

(Oñatiko plaza, 1 – Donostia)

Iturria: OVES/GEEB