Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialean izena emateko azken egunak. Esparru akademikoko eta lanbide-esparruko adituek ematen duten prestakuntza hori aukera bat da gaiaren inguruko prestakuntza holistikoa lortzeko.
Datorren ikasturtean, 2024-2025, UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofizialaren edizio berri bat hasiko da. GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) institutuak sustatzen du prestakuntza hori, eta HEGOA Institutuaren, Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren eta EHUko Ekonomia Aplikatua I eta Enpresa Zuzenbidea sailen laguntza du.
Master hau aldaketa sozial eta ekonomikorako profesional eta eragileak prestatzeko beharrari erantzuten dio, erakunde eta instituzioetan balio etiko eta solidarioekin lan egin dezaten. Horretarako, prestakuntza-programak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu: batetik, ekonomia sozial eta solidarioaren izaera eraldatzailearen garapen teorikoa; bestetik, sektoreak gure inguruan duen egoerari buruzko alderdi praktikoagoa; alderdi arautzaileak eta positiboak; sektorea bultzatzeko politikak eta tresnak; eta oraingo eta etorkizuneko garapena.
Irakaskuntza-eskaintza, bideoak eta matrikulazioari buruzko informazio gehiago:
Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterra – master – UPV/EHU
Interesatuta bazaude, jarri harremanetan masterraren koordinazioarekin, helbide honetara idatzita: gezki@ehu.eus.
Iturria: OVES/GEEB