Udako Ikastaroa: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: Politika Publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz”

28 ekaina, 2024 | Kategoriarik gabe

GEZKI Institutuak eta PARTE HARTUZ Ikerketa Taldeak antolatu dugu Udako ikastaro bat Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaia eta izenburua honakoa da: “Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: (politiko publikoetatik haratago); aliantza estrategiko baterantz”. 

Dakigunez, egungo krisi ekosoziala gizartearen kezka handienetakoa da. Gure eredu ekonomikoa horren erantzule nagusia da eta inoiz baino gehiago eredu alternatiboak behar ditugu. Azken hamarkadetan Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea/ Ekonomia Sozial eta Solidarioa alternatiben artean nabarmendu da. Zergatik?   

  • Batetik, erdigunean jartzen duelako bizitza eta ez kapitala. 
  • Bestetik, erdigunean jartzen duelako lan duina eta ez irabaziak. 
  • eta aldi berean, erdigunean jartzen duelako natura eta ekosistemak. 

Gure ustez, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea benetako alternatiba bihurtzeko ezinbestekoa da Estatuarekin batera aritzea; ezinbestekoa da aliantza estrategiko bat Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eragile eta instituzio publikoen artean. Ikastaro honetan, horretaz hitz egingo dugu: nola bultzatu aliantzak biren artean; nola sustatu aliantza publiko-komunitarioak; nola eraiki gobernantza eredu alternatiboak. 

Ikastaroaren helburu nagusiak honakoak dira: 

  • ESE eta erakunde publikoen arteko aliantza estrategikoa aldarrikatzen duten proposamen teorikoen inguruan eztabaidatzea. 
  • Beste herrialdeetan dauden aliantza estrategikoaren esperientziak ezagutaraztea. 
  • Antzeko esperientziak gure lurraldean erreplikatzeko gakoak identifikatzea 
  • Euskal Herri mailan dauden hainbat esperientziei buruz hausnartzea, lortutako aurrerapenak eta aurretik dituzten erronkak mahaigaineratuz. 

Honetaz hitz egiteko prestatu dugun programak 3 atal ditu: 

  • Lehenik, eztabaidatuko dugu zein izan daitezkeen bideak, norabideak, proposamenak, erakitzeko (aipatutako) aliantza estrategikoak 
  • Ondoren, kanpoko esperientzia errealak ezagutuko ditugu, zehazki: Bartzelonatik eta Valentziatik 
  • Bukatzeko, Euskal Herriko 5 esperientzia ezagutuko ditugu. Beren protagonistak gurekin egongo dira, mahai inguru batean. 

Programa eta hizlarien inguruko informazioa esteka honetan: 

https://www.uik.eus/eu/jarduera/ekonomia-sozial-eraldatzailea-estatua-politika-publikoetatik-haratago-aliantza-estrategiko

Aurkezpenaren bideoa: 

Animatu eta etorri gure ikastarora, ekainaren 28an, Miramar Jauregian, goizeko 9etatik 14.30etara. Matrikula dohainik da. 

Luis Miguel Uharte