PrESStatzen programaren 3. Edizioan parte hartzeko izen ematea ireki dute REAS Euskadin, Ekonomia Sozial eta Solidarioko proiektuak sortu eta martxan jartzeko.
PrESStatzen proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta Ekonomia Sozial Solidarioko (ESS) ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzendutako programa da.
Hirugarren edizio hau 2024ko otsailaren 6tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon.
Formakuntza eta networking saioak
Programak 9 saio teoriko-praktiko ditu, ESSan trebatzeko eta ikaskuntzak ekintzailetza proiektuan aplikatzeko. Saio bakoitzaren lehen zatian kontzeptuak eta tresnak aurkeztuko dira, eta bigarrenean praktikan jarriko dira.
Gainera, 2 networking-saio egingo dira tokiko ESSaren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialaren parte diren enpresa-ekimenetatik hasi eta ekintzailetza sustatzen duten eragile publiko-pribatuetara.
Neurrira egindako aholkularitza
Parte hartzen duen proiektu bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat izango du, beren prozesuan lagunduko diena, aholkularitza emanez eta ekimenaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbide bat prestatuz.
Informazio gehiago presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean.
Aurreko edizioetan parte hartutako proiektuak
Aurreko edizioak sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu ziren.
Aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %70a baina gehiago neskek sustatutakoak izan baitira.
Proiektuen %30a baina gehiago migratzaileek bultzatu dute.
Xahutzerik gabeko elikaduraren proiektuetatik mugikortasun iraunkorrera, ikuspegi soziala eta osasun inklusiboa duten komunikazio-ekimenak pasatuz hainbat sektoreetako ekimenak parte hartu dute. Hezkuntza eta esku-hartze sozialeko, kultur industria sortzaileko, moda iraunkorreko eta pedagogiako proiektuak ere izan ditugu, besteak beste.
Iturria: REAS Euskadi