Abenduaren 19an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da. Donostia Gizarte Ekonomiaren Europako Hiriburua den urte honetan, inoiz baino gehiago nahi da gizarte osoak ondo ezagutu dezan “Zer den Gizarte Ekonomia”.
Horretarako, EKOS Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdia antolatu da. Jaialdiaren sustatzaileak sektoreko hainbat eragile izan dira, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailarekin batera, beste batzuen artean.
Lehiaketa honen helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea, sormen-piezen bitartez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Gainera, parte hartzaileek bi kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute: ikastetxe batekin lotuta DBH 4tik aurrera, LH eta Unibertsitatea; eta publiko orokorraren kategoria, diseinu grafikoaren edo ikus-entzunezkoen profesionalak edo mundu horren zaleak, 18 urtetik gorakoak.
Inklusioa, jasangarritasuna, Gizarte-esentzia, tokiko garapena, berdintasuna eta gizarte-ekintzailetza dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri gisa erabili beharko diren gaiak. Gainera, modalitate bakoitzean 2.000 euroko saria izango da.
Inskripzio epea urriaren 18ra arte da hemen
Iturria: EKOS Jaialdia