Datorren azaroaren 23an, Bizkaia Aretoan, 2019ko Oñatiko Deklarazioa bultzatzeko II. Jardunaldiak egingo dira. Helburua da euskal ETEetan sakontzea lan-munduaren eraldaketen aurrean: enpleguaren kalitatea erreformen testuinguruan.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak babesten du ekitaldia, eta EHUko Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuak antolatzen du. Horrez gain, OTI Lanaren Nazioarteko Erakundearen, EHUko Zuzenbide Kooperatiboaren eta Ekonomia Sozialaren Institutuaren eta Deustuko Unibertsitatearen Business School-en laguntza du.
Lan-formatua lau hizketalditan gauzatuko da, eta gai hauek landuko dituzte, besteak beste: EAEko ETEen erronkak testuinguru aldakor batean; ETEak eta enpleguaren kalitatea: ikuspegi berriak; gizarte-ekonomia eta ekimen kolektiboa eta, azkenik, euskal ETEen egoera: gizarte-eragileen ikuspegiak.
Topaketan izena ematea doakoa da, eta ekitaldia bere ingurune instituzional, profesional, akademiko, sindikal eta abarretan zabaltzeko gonbita egiten da. Izena emateko formularioa azaroaren 17ra arte egongo da irekita.
Informazio gehiago hemen
Iturria: Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua