Urrian hasiko da Bitartekariak kooperatiben esparruan prestatzeko ikastaroa, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko Bitartekarien Erregistroan sartzeko.
Ikastaro hau kooperatibetan gatazka-egoerez arduratu behar duten arduradun eta erdi mailako arduradunentzat, kanpoko aholkularientzat eta interesa duten beste pertsona batzuentzat da. Prestakuntza horren helburua da profesionalak teknikoki gaitzea, erakundeetan egon daitezkeen pertsonak eta gatazka-egoerak kudeatzeko, eta erakunde eraginkorrak, produktiboak eta osasungarriak lortzea.
Gai Zibil eta Merkataritzakoen Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legearen zenbait alderdi garatzen dituen Errege Dekretuan eskatutako irizpideen arabera prestatu da prestakuntza, eta Giza Gunek emango du.
Prestakuntza horretan, erakundeetan dauden gatazka-motak ezagutuko dira; gatazkak sortzean zer funtzionamendu-eredu dauden ulertuko da; lan-ingurunean sor daitezkeen tentsioak eraginkortasunez kudeatzeko behar diren gaitasunak dituzten profesionalak prestatuko dira; gainera, egoerak diagnostikatzeko sistemak ikasiko dira, behar bezala kudeatu ahal izateko, eta erakundeetan gatazken ikuspegi positiboa sustatuko da, baita prozedura horiek erakundean zabaltzea ere, kultura nagusia izan dadin.
On line metodologiak honako hauek ditu ardatz: ikasleek erabiltzeko erraztasuna, eta irakasleek ikasteko laguntza eta jarraipena. Non, noiz eta zer erritmotan ikasi nahi den erabaki ahal izateko diseinatuta dago ikastaroa. Hala ere, bada oinarrizko egitura bat eta kontrol-data batzuk, ikastaroa garatzen eta ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzen dutenak.
Gainera, aldi berean egingo diren saioak, kasuak eta ariketak egongo dira, egutegiak markatuta, jarraipena errazago egiteko. 7 orduko 5 jardunaldi antolatuko dira, Dekretuan jasotako 35 ordu praktiko betetzeko. Ordu horiek erdipresentziazko taldearekin eginen dira.
Urriaren 18an hasi eta 2022ko abenduaren 13an amaituko da. Aurrez aurreko lanaldiak urriaren 18an eta 25ean, azaroaren 8an eta 25ean eta abenduaren 13an izanen dira, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Izena emateko, sakatu hemen
Iturria: Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena