KONFEKOOPek eta Laboral Kutxak zerbitzu pertsonalizatua eskainiko diete kooperatiba elkartuei
Susperraldirako Europako funtsen lehen zatia iritsi ondoren, interesa duten enpresek funts horiek jasotzeko unea da. Helburu horrekin sinatu da akordioa, “KONFEKOOPeko kide diren kooperatibei laguntzeko, Laboral Next zerbitzuaren bidez, lehiakorragoak, digitalagoak eta jasangarriagoak izan daitezen”.
Zerbitzu horrek web-laguntzaile bat du informazio, deialdi eta albiste garrantzitsuenak eskaintzeko; era berean, bulego tekniko bat du hautagarritasuna aztertzeko eta zalantzak argitzeko, guztiz doan.
Kooperatiba elkartuek Marta Boixados aditua izango dute kooperatibei funts horiei buruzko aholkularitza pertsonalizatua emateko. Kontsultak posta elektronikoz (laboralnext@laboralkutxa.com) edo 943778482 telefono-zenbakira deituta egin daitezke.
Eskaeretan bizkorrak izatea eta hautagarritasun-irizpideak betetzea funtsezkoa izango da, deialdiak ezarritako epeetan iraungitzen baitira, eta beraz, ezin izango dira zabaldu edo luzatu. Horregatik, kooperatiba-enpresei laguntzeko, KONFEKOOPek eta Laboral Kutxak hitzarmen hau sinatu dute.
Iturria: KONFEKOOP