Urte osoan zehar data berezi hori ospatzeko komunikazio zein bestelako ekintza zehatzak egin dira, hala nola “Semillas para una red” Sarearen sustatzaileen ingurukoa, “REAS en una palabra” bideoa, ESSmanía aldizkariaren bi ale edota komunikazio kanpaina ezberdinak sarean.
Sareak nabarmentzen duenez, hiru helburu estrategiko ditu REASek:
- Eragin soziala eta politikoa: besteak beste honako tresnak zehazten dira, Kontratazio Publiko Arduratsua sustatzea, kanpoko aliantza eta harremanak ehuntzea, erakundeen arteko elkarrizketa edo Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Gizarte Foroan parte hartzea.
- Sareko lana sendotzea: REAS Asturias sortzeko prozesua, aurkezpen-txosten bat egitea, ikuspegi feminista barneratzea, …
- Tresna amankomunak sendotzea: merkatu soziala, auditoretza eta balantze soziala, etab.
Dokumentu osora sar daiteke, hemen (gazteleraz).
Informazio gehiago, hemen (gazteleraz).
Iturria: REAS