Maiatzak 14ra arte zabalik dago Ekonomia Sozial eta Solidario Unibertsitate Masterrean aurretiazko izen ematerako epea

30 martxoa, 2021 | Kategoriarik gabe

2021-2022 ikasturtean UPV-EHUko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialaren edizio berriari hasiera emango zaio. Master hau GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) sustatzen du eta ondoko erakundeek parte hartzen dute bertan: HEGOA Institutua, Lan-Harremanetako Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketetarako Unibertsitate Eskola eta Ekonomia Aplikatua I zein Enpresaren Zuzenbidea Sailak.

Master hau gure ingurunean sakoneko tradizioa duen Ekonomia Sozial eta Solidarioan oinarrituta eraikitzen den ekimena da.  Aitzinetik datorren tradizioak gaur egun indarrean dirau merkatu eta errentagarritasun pribatuko ekonomia klasikotik aldentzen den bestelako ekonomia eta ekimen produktiboen bidea jorratuta. Hori dela eta Masterraren erakunde kolaboratzaile ugarien artean Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko sare nagusiak daude.

Prestakuntza espezializatu honetan interesa duten pertsonek eta erakundeek ondoko web orrian aurki ditzakete formazio egitarauari, irakaslegoari, klaseen egutegiari (erdipresentziala), sarrera-baldintzei eta bestelako berriei buruzko xehetasunak:

https://www.gezki.eus/masterra.php

Aurretiazko izen-emate UPV-EHUko web orrian zabalik dago maiatzaren 14ra arte ondoko loturatik abiatuta:

https://www.ehu.eus/es/web/master/master-economia-social-solidaria/matricula

Informazio gehigarrirako edo zalantzak argitzeko jo ezazue helbide eta telefono honetara:

gezki@ehu.eus

Telefonoa: 943017498

Iturria: OVES- GEZKI