Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB/ACPP) eta Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (GEZKI) emakumeek Palestinan bizi duten egoeraren inguruko hausnarketarako jardunaldi bat antolatuko dute. Bertan problematika bikoitzari aurre egin behar dieten emakumeen egoera izango da eztabaidagai: Israelekin gatazka eta bertako gizartean emakume izatea.
Hiru emakume palestinarrek beraien esperientzietatik abiatuta bere eguneroko bizitza kontatuko dute; aurre egin beharreko oztopoak azalduko dituzte, bereziki lan eremuan; eta nekazaritza-kooperatibetako beste emakume batzuekin nola eta zergatik elkartzea erabaki zuten azalduko dute.
Horretarako hizlariak ondorengoak izango dira: Israa Y. S. Shalash Maziha (Shuqba nekazaritza kooperatiba komertzialaren koordinatzailea) , Amna F.S. Mustafa Zhara (Deir Ballut laborantza kooperatibaren koordinatzailea), Tamador M. A. Akel Azizza (palestinar kooperatiben barnean emakumeen partaidetzan aditua).
Jardunaldia martxoak 24an izango da, goizeko 10etatik 12etara. Gorde data.
Informazio gehiago hurrengo asteetan.
Iturria: GEEB