Gure Sustraiak (ANELekin elkartutako kooperatibak) CEE51 Gure Artean Gizarte Ekimeneko kooperatiba berria sortu du, Gure Artean enplegu-zentro berezia kudeatzen duena. Eredu kooperatiboa duen lehen Enplegu Zentro Berezia da. Bertan, ezgaitasuna duten pertsonek kooperatibaren kapitalaren %51 izango dute gutxienez. Horregatik sortzen dute “CEE51” eredua.
Kooperatibak, hasiera batean, Gure Sustraiak-en Turismo eta Ingurumen Hezkuntzako Jardueren zerbitzuak egingo ditu. Nekazaritzako ekoizpen ekologikoko lanak dira horiek, eta “Mugamugi” izeneko adinekoen programa bat jarri dute abian, Ollarango adineko pertsonei hainbat zerbitzu emateko.
Hasieran 3 lanpostu berri sortu dira ezgaitasuna duten pertsonentzat, baina urtebeteko epean 10-20 pertsona lanean egon daitezkeela kalkulatzen da. Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta la Caixa Gizarte Ekintza Fundazioaren laguntzarekin sortu da proiektua, INNOV@SOCIAL laguntza-ildoan.
Iturria: ANEL