Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, Gaztaroa Sartu kooperatiba bisitatu zuen pasa den irailaren 9an Miribillan non « prestakuntza gehiago, kalitateko enplegu gehiago formula eraginkorra » dela azpimarratu duen.
Gaztaroak jarduerak garatzen ditu enpleguaren eremuan, lan-inklusiorako helburuarekin, eta gizarte-eremuan, gizarte-inklusiorako eta honako jarduera hauek egiten ditu: gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea, banakoa eta taldekoa; enplegurako orientazioa; enplegurako prestakuntza; proiektu bereziak; Europako proiektuak; gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen sustapena. Halaber, gizartean esku hartzeko sektoreari dagozkion hainbat saretan parte hartzen du, besteak beste: EAPN (pobreziaren aurka borrokatzeko sarea); GIZATEA (gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen elkartea) bertan, presidentetza duelarik; ZERBIKAS (ikasketa eta zerbitzu solidarioa) eta, bertan, zuzendaritza-batzordeko kide delarik; REAS (ekonomia alternatiboaren eta solidarioaren sarea); FIARE banka etikoko proiektuari laguntza emateko elkartea eta, bertan, zuzendaritza-batzordean parte hartzen du; Aldauri fundazioa (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak sustatzeko) eta, bertan, patronatuko kide da.
Gaztaroa Sartuk honako arlo hauetan eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu ahal izan zituen Urkulluk: enplegurako orientazioa eta prestakuntza; gizarte- eta osasun-tailerrak eta gizarte- eta hezkuntza-tailerrak; informatikako gela, eta garbiketako edo sukaldaritzako tailerrak. Urkulluk, bestalde, eskerrak eman zizkien ikastaro horietako hezitzaileei eta parte-hartzaileei, beren inplikazioagatik. Ekitaldian, Lide Amilibia eta Marcos Muro Gizarte Politiketako eta Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeek ere parte hartu zuten, bai eta Juan Ibarretxe zinegotziak eta Teresa Laespada foru-diputatuak ere.
“Neu ere harro nago proiektu honetan parte hartzearekin. Gure herrialdeak zailtasunak ditu, zalantzarik gabe, baina “ahalik eta gehien eta ahal den guztia” egiten saiatzen da, inor atzean gera ez dadin. Euskal gizarteak eta erakundeek, jasan ditugun krisi ekonomiko gogorraren eta langabezia-tasa handien uneetan ere, egoerari aurre egin eta erantzuteko gaitasuna erakutsi dute”, azpimarratu zuen Lehendakariak.
Iturria: Irekia