Apirilaren 1ean UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea zabalduko da, maiatzaren 24a arte. Masterrak izaera erdi-presentziala du, ikasturte akademiko bateko iraupena, 25 plaza eskaintzen dira eta lan munduko zein ikerketako bokazioa duten pertsonei zuzenduta dago.
Aurrematrikula egiteko link-a: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-izen-ematea-eta-onarpena
Gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren inguruan garatzen ari diren jarduera ekonomikoek profesionalak behar dituzte, prestakuntza akademiko eta zientifiko sendoa izango dutenak, sektore honetako erakundeetan lan egiteko (besteak beste, aholkularitzan).
Master honek gizartearen behar jakin bati erantzuten dio: hots, gizarte eta ekonomia aldaketarako profesionalak eta agenteak trebatzea, balio etiko eta solidarioekin lan egingo dutenak organismo eta erakundeetan.
Horretarako, prestakuntza programak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu: alde batetik, gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren izaera eraldatzailearen garapen teorikoa; bestetik, alderdi praktikoagoa, sektoreak gure inguruan duen egoerari buruzkoa, eta alderdi normatibo eta positiboak, sektorea bultzatzeko politikak eta tresnak, eta egungo eta etorkizuneko garapena.
Masterra gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren ingurune errealera aplikatuta dagoenez, sektoreko enpresak kudeatzeko lan tresnak garatzen ditu, pertsonak jarririk beti lan eta aldaketa sozial eta ekonomikoko prozesuen erdian.
Gainera, Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUko Garapenari buruzko Ikasketak doktorego programara.
Masterraren inguruko alor guztiak hemen kontsulta ditzakezu (epeak, egitarau akademikoa, irakasleak, aurtengo ikasturteko egutegia, praktika, prezioa, etab.).
Iturria: GEZKI