2019ko balorazio positiboa KONFEKOOPentzat

29 maiatza, 2020 | Kategoriarik gabe

Kuantitatiboki, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak 111 kooperatiba eta 2.193 lanpostu gehiago sortu ditu; horietatik 595 aurreko urtean KONFEKOOPen sartu ziren Euskadiko nekazaritzako elikagaien 60 kooperatibetatik datoz. Guztira, beraz, KONFEKOOPek 1.233 kooperatiba eta 56.362 enplegu metatzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-elkarte adierazgarrienetako bat da.

Hazkunde handiena lan elkartuko kooperatiben bilakaeraren ondorio izan da, nahiz eta KONFEKOOPera federatutako irakaskuntzako kooperatibek ere gora egin duten.

Etorkizunari dagokionez, KONFEKOOPen prentsa-oharrean adierazten da federazioaren apustua dela kooperatibetan gaur egun dauden enpleguei eustearen alde egitea, nahiz eta jakin helburu hori erdiestea zaila dela, COVIDen ondorioak kontuan hartuta. Testuinguru latz honetan interkooperazio mekanismoen bidez aurre egiteko apustu irmoa defendatzen dute.

Prentsa-oharra hemen kontsulta daiteke (gazteleraz).

Iturria: KONFEKOOP