Duela 7 urte abiatu zen 40 pertsonen eskutik; gaur egun 10.000 bazkide, 28 langile, 120 boluntario eta sorkuntzako bere proiektu propioak ditu.
10.000 bazkide ditu dagoeneko energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko Goiener S.Coop.ek. Honek erakusten du eredu energetikoa aldatzeko 2012an sortutako proiektuak onarpen handia duela gizartean eta merkatu elektrikoa bezelako sektore konplexuan egonkortzen jakin duela.
Energia berriztagarria merkaturatzeaz gain, Goienerrek beste zenbait jarduera ateratzen ditu aurrera, hala nola, argindar sortzaileak ordezkatzea, argindar berdea bera sortzea edo autokontsumoko istalazioen inguruan aholkua ematea. Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko zuzendariaren arabera bilakaera hori «ez litzateke posible izango pertsona askoren lan eta energiagatik ez balitz. Eskerrak, pertsona guzti hoiei eta eredu jasangarri, justu, demokratiko eta parte-hartzaileago baten alde gugan konfidantza jarri duten guztiei».
Oinarri sendo hauekin, Goiener S.Coop.ek etorkizunari itxaropentsu aurre egiten dio eta bere helburuen artean, sektoreko aktibitatean eta kontzientziazio lanetan jarraitzeaz gain ondoko hau ere izango du: «gizon eta emakumeen arteko benetazko berdintasuna duen eta bere jardueraren erdigunean bizitza eta pertsonak jartzen dituen proiektu kooperatiboan urratsak ematea».
Iturria: REAS