Hizlariak: Israa Y. S. Shalash Maziha (Shuqba nekazaritza kooperatiba komertzialaren koordinatzailea) , Amna F.S. Mustafa Zhara (Deir Ballut laborantza kooperatibaren koordinatzailea), Tamador M. A. Akel Azizza (palestinar kooperatiben barnean emakumeen partaidetzan aditua)
Ekintzaren laburpena: Emakumeek Palestinan bizi duten egoeraren inguruko hausnarketarako espazioa, problematika bikoitza aurre egiten duten emakumeak: Israelekin gatazka eta bertako gizartean emakume izatea. Hiru emakume palestinarrek beraien esperientzietatik abiatuta bere eguneroko bizitza kontatuko dute; aurre egin beharreko oztopoak azalduko dituzte, bereziki lan eremuan; eta nekazaritza-kooperatibetako beste emakume batzuekin nola eta zergatik elkartzea erabaki zuten azalduko dute.
Jardunaldia martxoak 24an izango da, goizeko 10etatik 12etara.
Informazio gehiago hurrengo asteetan.