Izaera eraldatzailea duen ekintzailetza agroekologiko kooperatiboko ikastaroa

2026 apirila 28 | Berriak

Tokixanek ekintzailetza agroekologiko kooperatiboari buruzko prestakuntzaikastaroaren lehen edizioa abiaraziko du. Lehen sektorean ekoizpenproiektu berriak baldintza duinetan garatu nahi dituzten pertsonei bidea egiten laguntzea du helburu ekimenak. Ikastaroa 2026/2027 ikasturtean zehar eskainiko da. 

 Programaren diseinuan erreferentziazko eragileek parte hartu dute, hala nola Biolurrek, Ekintzakoopek, Mondragon Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUUPV) langileek. Halaber, adituak eta proiektu agroekologiko eredugarriak arituko dira formatzaile lanetan. 

 Ikastaroa Gipuzkoako hainbat udalerritan garatuko da, prestakuntzafasearen arabera: 

  • Sarrerafasea (2026ko azaroa):
    Saioak Bergaran izango dira, arratsaldez. 
  • Ikastaro luzea – atal teorikoa (2027ko urtarriletik martxora):
    Oñatin emango da, goizez.
  • Ikastaro luzea – atal praktikoa (2027ko martxotik ekainera):
    Praktikak eskualdeko 2 edo 3 baserritan egingo dira goizez; ostiral goizetan, berriz, saio teorikoak Oñatin izango dira. 

Prestakuntza arlo honetan espezializatu nahi duen edonorentzat irekia dago, eta bereziki etorkizunean proiektu agroekologiko bat martxan jarri nahi duten pertsonentzat. Ikastaroa 2026ko azarotik 2027ko ekainera bitartean garatuko da, guztira 390 orduko iraupenarekin, eduki teorikoak eta praktikoak uztartuz. 

Izenemateko epea 2026ko apirilaren 15etik ekainaren 15era egongo da zabalik. Izena Tokixanen webguneko formazio atalean eman daiteke edo tokixan@tokixan.eus helbidera idatzita. 

Ikastaroak gehienez 20 plaza izango ditu, eta bi tarifa eskaintzen ditu: 150 € ikastaro osoarentzat eta 50 € sarrerafaserako. 

 

Xehetasun gehiago: https://tokixan.eus/tokixan-egitasmoak-ekintzailetza-agroekologiko-kooperatiboa-sustatzeko-bere-lehen-ikastaroa-aurkezten-du-20260422/