- Posible al da kooperatiba izateari utzi gabe haztea?
- Ba al dago hazkunde-eredurik kooperatiben printzipioei gutxiago eragiten dienik?
- Kooperatiben arteko interkonexio, interkooperazio eta elkartze mekanismoek ahalbidetu al dezakete hazkunde-eredu integralago bat?
GIZAEOKAren 2025eko 22. aleak bereziki ukitzen du IHren hazkundeari buruzko arazoa. Edizio honetan, bereziki, argitaratutako azterketek ekonomia sozial eta solidario eraldatzaileko enpresen hazkunde-estrategiak eta -logikak hartzen dituzte kontutan, eta oinarri komunitarioa nabarmentzen dute, hura indartzeko eta beste lurralde batzuetan erreplikatzeko bide gisa.
Aldizkarian bildutako esperientzia espezifikoek aberastu egiten dute IHren hazkundeari buruzko eztabaida akademikoa: Mondragon Unibertsitatearen kasua, unibertsitate-sistemaren interkooperazio, autonomia, integrazio, gobernantza eta hierarkia egiturari dagokionez, eta Erroaken prozesua, Bogan talde kooperatiboan, hazkundearen aurrean demokrazia bultzatzeko ahaleginean.
Gizaekoako gaiarekin batera, beste artikulu akademiko batzuk agertzen dira, hainbat gairi buruzkoak, interesgarriak eta gaur egungoak. Kirola eta ekonomia soziala, mutuak Argentinako ekonomia sozialean, eta marketinaren eta ESSren arteko harremana.
GIZAEOKOA irakurtzera gonbidatzen zaitugu!